lunes, 2 de septiembre de 2019

ATE IREKIAK IRAILEAN......berriro

ATE IREKI JARDUNALDIAK IRAILEAN BAITA



Kaixo ongi etorri bisitari
Uretan murgiltzea gustoko duzu baino konpromisoa hartu aurretik frogatu egin nahiko zenuke?

Ekainean egin genituen saioetara ezin izan zenuen etorri edo ez zinen enteratu?
Hemen duzue berriro aukera!
Frogatu, lagunak egin eta ongi pasako duzu.

Ezagutzen duzu interesdunen bat? .....ZABALDU SAREETAN INFORMAZIOA!

Taldean, denboraldian 9 urte beteko dituzten guztiek dute parte hartzeko aukera.


Bide batez INSKRIPZIOA ZABALIK dagoela gogoratu nahi dizuegu:


Instagrameko kontu bat dugu bertatik informaturik egotea nahiago baduzu:

Aste honetan urtero bezala urte hasierako 3 egunetako konzentrazio irteera izango dugu Zuhatzara eta Instagramen bertan irudiren bat partekatuko dugu...zenbat lan egiten dugun ikus dezazuen ;)




Masterrak ere martxan berriro
Igeriketa taldeko master saila ere, berriro martxan jarriko dira ikasturte berrian. Atal honek ere dei egiten die igeriketa gustuko dutenei, baita ere triatleta eta itsas zeharkaldiak gustuko dituztenei ere.





Gogoratu; Informazio gehiago nahi baduzu, bidali zure mezua zuzenean helbidean klikatuta:



jueves, 20 de junio de 2019

Aurtengo denboraldia badoa


Mila esker ate ireki jardunaldietara azaldu zineten guztiei.

Badijoakigu aurtengo denboraldia..............baino ez negarrik egin!; Irailean bueltan izango gera!


Udan badaude hainbat igeriketa lehiaketa polit; anima zaitezte gure taldearen izenean parte hartzen.

Informazio eguneratua gure instagrameko kontuan izan dezakezu. Jarraitu gaitzazu:

@hernani.k.e.igeriketa


Datorren urterako inskripzioak zabalik daude:

Animatu zaitez eta anima itzazu zure lagunak!




Iarailean berriz elkar ikusiko dugulakoan

GORA SAN JOANAK!





Gogoratu; Informazio gehiago nahi baduzu, bidali zure mezua zuzenean helbidean klikatuta:

jueves, 30 de mayo de 2019

ATE IREKI JARDUNALDIAK EKAINEAN



Kaixo ongi etorri gurera

Uretan murgiltzea gustoko duzu baino konpromisoa hartu aurretik frogatu egin nahiko zenuke?

HEMEN DUZU ZURE AUKERA!

Frogatu, lagunak egin eta ongi pasako duzu.

Ezagutzen duzu interesdunen bat? .....ZABALDU SAREETAN INFORMAZIOA!


Instagrameko kontu berri bat dugu bertatik informaturik egotea nahiago baduzu:




Taldean, 2011. urtetik aurrera jaiotako guztiek dute parte hartzeko aukera.


Gogoratu; Informazio gehiago nahi baduzu, bidali zure mezua zuzenean helbidean klikatuta:



martes, 20 de junio de 2017

2017-2018 DENBORALDI BERRIRAKO IZEN EMATEA / INSCRIPCION PARA LA NUEVA TEMPORADA 2017-2018



















Irailean hasiko den ikasturteari begira, igeriketa eta waterpoloko taldeek deialdia egiten dute datorren denboraldi berriari begira, 2017-2018 denboraldia, taldeko partaide izan nahi duten guztiei. 

Igerileku berriaren irekierarekin batera, berriro ere bi taldeak Hernanin burutuko dituzte beraien entrenamenduak. Bertan, 2009. urtetik aurrera jaiotako guztiek dute aukera parte hartzeko. Hau da, 2018. urtean, 9 urte betetzen dituztenetik aurrera. Igeri egiten gutxieneko maila bat eduki beharko da.



Masterrak ere martxan berriro
Igeriketa taldeko master saila ere, berriro martxan jarriko dira ikasturte berrian. Atal honek ere dei egiten die igeriketa gustuko dutenei, baita ere triatleta eta itsas zeharkaldiak gustuko dituztenei ere.




Hiru hauetako sail batean izena eman nahi duten guztiek, igeriketahernani@hotmail.com helbidera idatzi informazioa eskatuz edo izena eman nahi dezutela esanez. 


_________________________________________________________________

Ante el nuevo curso que va a comenzar en septiembre, los equipos de natación y waterpolo hacen un llamamiento a quienes quieran ser integrantes del club en la temporada 2017-2018.

Con la apertura de la nueva piscina, los entrenamiento volverán a ser en Hernani. Se podrán apuntar l@s niñ@s nacidos en el año 2009 en adelante, es decir, los que en el año 2018 cumplan 9 años en adelante. Tendrán que tener un mínimo de conocimientos de la natación.

Los master nuevamente en marcha
La sección también se pondrá nuevamente en marcha en el nuevo curso. Se les hace llamamiento a toda aquella gente que le guste la natación y también a triatletas y amantes de las travesías en mar.


Para todas aquellas personas que quieran darse de alta en alguna de estas tres secciones, se le pide que manden un email a la dirección igeriketahernani@hotmail.com pidiendo información ó dando su nombre para inscribirse.

miércoles, 25 de mayo de 2016

jueves, 12 de mayo de 2016

Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra Igerilari Osoa / Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Asteburu honetan, maiatzak 14 eta 15, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra Igerilari Osoa eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ospatuko dira, hurrenez hurren, Tolosako Usabal igerilekuan.

martes, 3 de mayo de 2016

Alebinen ligako 7. jardunaldia

Larunbat honetan, maiatzak 7, arratsaldeko 16:00tatik aurrera, Ordiziako Majori kiroldegian ospatuko da alebinen ligako 7. jardunaldia.

martes, 26 de abril de 2016

Benjamines testa eta KZL-ko 5. jardunaldia

Larunbat honetan, apirilak 30, Benjaminen test eta KZL-ko 5. jardunaldia ospatuko da, Ordiziako Majori igerilekuan.

martes, 19 de abril de 2016

Udaberriko ligako 1. jardunaldia

Larunbat honetan, apirilak 23, Hernaniko igerilekuan eta arratsaldeko 16:00tatik hasita, udaberriko ligako 1. jardunaldia jokatuko da.

miércoles, 6 de abril de 2016

SALOUKO EGONALDIA



Pasa den Pazko astean, martxoak 28tik apirilaren 3ra, taldeko igerilari nagusienak, hau da, infantilak eta juniorrak, Saloun egin dute egonaldia, bertan, neguko denboraldiko nekeak errekuperatu,  entrenamenduak burutu eta oporraldiak gozatzeko asmoarekin.

KZL 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia

Datorren larunbatean, apirilak 9, Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dira KZL ligako 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia, arratsaldez.

domingo, 27 de marzo de 2016

SALOUERA IRTEERA










Azken urteetako ohiturari jarraituz, Datorren astean, martxoak 28tik apirilaren 3ra, taldeko igerilariak (infantiletatik gora) Salouera joango dira beraien entrenamenduak aurrera eramateko.



miércoles, 16 de marzo de 2016

KZL 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia

Larunbat honetan, martxoak 19, KZL 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, arratsaldez.

miércoles, 24 de febrero de 2016

ESKOLARREN 50M-TAKO PROBEN SARIKO FINALA

Igande honetan, otsailak 28, Azpeitiako igerilekuan, goizeko 10:00tatik aurrera, eskolarren 50m.-tako proben sariko finalak ospatuko dira.

jueves, 11 de febrero de 2016

50m-ko saria. Sailkapen serieak

Larunbat honetan, otsailak 13, taldeko benjamin eta alebinek 50 METROKO SARIAREN KANPORAKETAK izango dituzte, Lasarteko igerilekuan, arratsaldeko 16:00tatik aurrera.