
Pasa den abenduak 1, Tolosako Usabal kiroldegian ospatu zen KZL-ko 1. jardunaldia, eta Hernaniko igerilariak bertan egon ziren.
Nahiz eta beste taldeek igerilari kopuru handiagoak izan, herriko igerilariak lan txukuna egin zuten, igeri egin beharreko frogetan beraien aurreko markak hobetuz, eta oso txukun eta ondo igeri egiten.
100 bular eta 50 bular frogak igeri egin zituzten, eta egiten ari diren lanaren fruituak ikusi ziren bertan.
Hurrengo txapelketa, Abenduaren 22an, Oiartzunen, San Esteban saria izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario