Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere taldeko igerilari nagusienek Salouen izan dira 6 eguneko egonaldia eginez. Bertan, entrenatzeaz gain, beraien arteko harremanak sendotzeko eta ondo pasatzeko probestu dute dute.
Entrenamenduak, Salouko igerilekuan egin zituzten, bertako ura beroegia zegoela ere probatu zuten, 29,2º, eta bertan egiten zuen beroa kontuan izanda, entrenatzeko ez ziren kondizio egokienak.
Bertako hondartzan ibiltzeko aukera ere izan zuten, eguraldia lagun eduki bait zuten, nahiz eta bero handirik ez egin... Hondartzan jolasteko aukera ere izan zuten, eta denek ondo pasatu zuten.
Egunik gustokoena, osteguna izan zen
Port Aventura parkera joan bait ziren. Bertan, egun pasa egin zuten, atrakzioetan ibili, bertako ikuskizunetan parte hartu... egun ona, baino oso neketsua.....
Esan dezakegu, irteera oso positiboa izan dela, oso gustora bueltatu bait dira denak, eta berriro bueltatzeko gogoarekin itzuli bait dira!!
Argazkiak hemen ikus ditzazkezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario