jueves, 26 de diciembre de 2013
HERNANIKO XVII. SARIA
Datorren larunbatean, abenduak 28, Hernaniko XVII. saria jokatuko da igerilekuan, goizeko 9:30tan hasita.
Bertara 5 taldetako igerilariek parte hartuko dute, Buruntzaldea, Ordizia, Tolosaldea, Zarautz eta Hernani K.E., eta guztira ehun igerilarik baino gehiagok parte hartuko dute. Infantil, junior eta senior kategoriatan banatuak egongo dira, eta ondorengo frogak egongo dira ikusgai: Infantiletan, 50m. tximeleta, 50m. bizkar, 50m. bular, 50m. libre eta 100m. lau estiloak. Junior eta senior kategoritan berriz, ondorengoak: 100m. tximeleta, 100m. bizkar, 100m. bular, 100m. libre eta 100m. lau estiloak.
Hernaniko igerilariak gogotsu daude trofeo honetan igeri egiteko, beraien etxean ospatzen bait da, eta beraien hoberena erakusteko irrikiaz aurkitzen dira, larunbatarte egindako entrenamenduen fruitua ikusteko, eta aurrerantzean ere lanean berdin jarraitzeko gogoak hartzeko.
Igerilariak, larunbatean kiroldegiko sarreran egon beharko dute goizeko 8:15tan.
Serieak hemen ikus ditzazkezue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario