jueves, 22 de enero de 2015

Neguko ligako 4. jardunaldia










Larunbat honetan, urtarrilak 24, Tolosako Usabal kiroldegian, igeriketako neguko ligaren 4. jardunaldia ospatuko da.
Hau izango da neguko ligaren azken jardunaldia, azaroak 8an hasi zen neguko liga, Hernanin, eta larunbat honetan emango zaio bukaera.

Bertara Hernaniko igerilariak joango dira, duten hoberena emateko asmoz eta beraien markak hobetzeko asmoarekin. Tolosako Usabal kiroldegian, arratsaldeko 16:00tatik aurrera.

Igerilariak Hernaniko kiroldegian egon beharko dute 14:20tan.


Txapelketako zerrendak, HEMEN dituzute ikusgai.

Txapelketako serieak, HEMEN ditizute ikusgai.


Animo ekipo!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario