Azken urteetako ohiturari jarraituz, irteera aprobetxatu dute taldekideak elkarrekin egoteko, entrenamendu mota ezberdinak egiteko udako sasoiari hasiera hobeagoa emateko, beraien arteko harremanak indartzeko eta toki ezberdin batean egoteko, giro hobeagoarekin.
Bertan, entrenatzeaz gain, bertan zeuden beste taldeetako kideekin harremanak egiteko ere erabili dituzte egun horiek, BURUNTZALDEA IKT, URBAT IKE eta BIDASOA XXI taldeak bait zeuden bertan. Hauek denak ere, Lope De Vega zentroan zeuden. Entrenamenduko azken egunean Buruntzaldea, Urbat eta Hernaniko igerilariekin errelebo bat egin zuten, denak nahastuta, giro politta sortuz eta beraien artean ezagutzeko aukera emanez.
Izan zuten eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, beraien arteko harremanak sendotzeko ekintzak egiteko aukera izan zuten.
Hondartzan ibiltzeaz gain, Benidorm ere ezagutzako aukera izan zuten, hainbat txoko polit ikusi ta ezagutu....
Terra Mitika parkean ere egon ziren egun pasa. Bertara Buruntzaldea taldeko igerilari eta entrenatzailearekin batera joan ziren, giro hobeago sortuko zutelako bi taldeak batera joanda. Bertan egun pasa polita igaro zuten, nahiz eta bukaeran leher eginda bukatu.
AUPA EKIPO!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario