Taldeko igerilariek, urtero egiten dugun moduan, iraila hasieran; 2, 3 eta 4; Zuhatzako irlara egin zuten irteera.
Egun hauek, taldekide guztiak beraien artean ezagutzeko erabiltzen dira, eta beste alde batetik, aurre denboraldiari hasiera emateko ere erabiltzen dute.
Bertan, arrauna, pedaloa, piragua eta windsurfa egiteko aukera izan zuten. Askok hauetako kirol batzuk inoiz egin gabe zeuden, eta aukera polita izan zuten modalitate berri hauek probatzeko, eta asko gustatu zitzaien.
Denak oso gustora ibili ziren, eta datorren urtean errepikatzeko asmoarekin bueltatu ziren Hernanira.
Bertan ateratako argazkiak, HEMEN ikus ditzazkezue.
Aupa ekipo!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario