jueves, 28 de enero de 2016

KZL eta Albeninen ligako jardunaldi berriak

Larunbat honetan, urtarrilak 30, Andoaingo igerilekuan, KZL 2. jardunaldia eta Alebinen ligako 4. jardunaldia ospatuko dira.
Hilabeteko geldialdia izan eta gero, taldeko txikienek berriro ekingo diete txapelketei, orain arteko entrenamenduetan ikasi eta landutakoa praktikan jartzeko eta besteei erakusteko asmoz joango dira Hernaniko igerilariak Andoain aldera.

Hasiera batean, KZL (benjaminak) Lasraten izan behar zuten txapelketa eta alebinen liga Andoainen. ALDAKETA EGON DA: denak, bai benjaminak bai alebinak, ANDOAINEN izango dute txapelketa.

Ordutegiak ondorengoak izango dira:

KZL (benjaminak):

* 14:30-15:15 beroketa
* 15:15 txapelketaren hasiera

Beraz, BENJAMINAK Hernaniko kiroldegian egon beharko dute eguerdiko 14:00tan.

KZL (benjaminak) jardunaldiko serieak HEMEN ikus ditzazkezue.



Alebinen liga (alebinak):

* 17:30-18:00 beroketa
* 18:00 txapelketaren hasiera

ALEBINAK ordea, Andoaingo igerilekura joan beharko dira 17:15tako.

Alebinen ligako jardunaldiaren serieak HEMEN ikus ditzazkezue.



ANIMO EKIPO!! BULTZA HERNANI!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario