miércoles, 24 de febrero de 2016

ESKOLARREN 50M-TAKO PROBEN SARIKO FINALA

Igande honetan, otsailak 28, Azpeitiako igerilekuan, goizeko 10:00tatik aurrera, eskolarren 50m.-tako proben sariko finalak ospatuko dira.

Sari honetarako kanporaketak otsailak 13an izan ziren, 4 sedeetan banatuta, eta Hernaniko igerilariek egin zuten lan bikainak bere saria izan zuen, taldeko bi igerilari final hauetarako sailkatu ziren eta.

Enaitz Goñik sailkapena lortu zuen "B finalerako" 50m. tximeleta frogan, 42"08 denbora lortuaz, "B finaleko" denbora hoberenarekin sailkatuaz.

Oier Lujanbiok berriz, sailkapena lortu zuen "B finalerako" baita ere, 50m. libre frogan, 36"90 denbora lortuaz.


Bi igerilari hauek Hernaniko kiroldegin egon beharko dute igande goizeko 8:10-etan Azpeitiko igerilekura joateko.


Finaletako serieak HEMEN ikus ditzazkezue.


AUPA PAREJA!!! BULTZA HERNANI!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario