jueves, 12 de mayo de 2016

Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra Igerilari Osoa / Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Asteburu honetan, maiatzak 14 eta 15, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra Igerilari Osoa eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ospatuko dira, hurrenez hurren, Tolosako Usabal igerilekuan.


Larunbatean, benjaminetatik zaharrenek izango dute txanda. Bertan 50m. tximeleta eta 100m. bizkar frogak izango dituzte goizean; eta 100m. bular eta 100m. libre arratsaldeko saioan. Lau froga hauen denborak batuta egingo dute sailkapen orokorra.

Igandean berriz, alebinen txanda izango da. Goizeko saioan froga bat eta arratsaldeko saioan beste froga bat igeri egin beharko dute. froga bakoitzean lehenengo bi sailkatuak Euskadiko Joko Eskolarretan parte hartzeko txartela eskuratuko dute.


Larunbatean nahiz igandean, Hernaniko kiroldegian 8:20tan egon beharko dute igerilariek.


Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra Igerilari Osoa txapelketaren zerrendak HEMEN ikus ditzazkezue.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren zerrendak HEMEN ikus ditzazkezue.


ANIMO EKIPO!!!! BULTZA HERNANI!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario