Pasa den igandean, uztailak 29, XLII. Getaria Zarautz trabesia ospatu zen. Bertan 1400 igerilarik izena eman zuten, eta Hernaniko igeriketa taldetik, 6 igerilarik izena eman zuten. Esan dezakegu paper txukuna egin zutela, ez bait zen lehenengo aldia trabesia hau egiten zutela. Txomin, Aitor, Kepa eta Janire Ezeizak beste urtetan egina zuten trabesia, eta gehienek beraien marka pertsonala hobetu zuten. Janire Caballerok eta Julen Sarasuak aldiz, hau izan da beraien lehen urtea, eta esperientzia oso polita izan dela esan zuten, eta datorren urtean errepikatuko dutela esan zuten.
Taldeko lehenengoa trabesia hau igeri egiten, Txomin Mujika izan genuen. Txano beltzeko taldean atera zen.
Ondoren, Aitor Huizi izan zen azkarrena, bera txano berdeen taldean atera zen.
Hurrengoa, Julen Sarasua, txano laranjazkoen taldekoa.
Mutiletan azkena, Kepa Sañudo izan zen, txano berdekoen taldean atera zena.
Nesketan, bi partaideek gustora bukatu zuten. Janire ezeiza izan zen azkarrena, txano berdeen taldean ateratakoa.
Janire Caballero ordea, taldekideen artean azkena izan zen, txano laranjazkoen taldean aterata.
Eguna giro ederrarekin bukatu zuten, eta beste taldeetako lagunekin egoteko aukera ere izan zuten. ZORIONAK DENEI!!!! eta datorren urtean errepikatzeko gonbitea luzatzen dizuegu!!!!
AUPA HERNANI!!!!
Hemen dituzute trabesiako argazki guztiak: Argazkiak
Bestalde, bideo bat uzten dizuegu, David Sanchez Carretero Lasarte Oriatarrak grabatutakoa. Kamara bere buru gainean jarri eta trabesia guztia grabatu zuen, espero det gustatzea. Hemen berak ematen duen azalpena: Getaria Zarautz trabesia
Hola:
Vídeo de la travesía Getaría-Zarautz 2012 (Gipuzkoa),
grabado desde dentro con una cámara GoPro Hero acuática. En este vídeo se puede
ver toda la mañana, desde la llegada a Zarautz, el viaje en autobús hasta
Getaria, los preparativos, hasta el calentamiento en el puerto de Getaria y
sobre todo la travesía completa con la salida desde Getaria, el recorrido por el
Cantábrico y la llegada a la playa de Zarautz. Espero que os guste y que todos
aquellos que habéis nadado la Getaria-Zarautz podáis revivirla por lo menos un
poco y los que todavía no la hayáis hecho nunca, os animéis a apuntaros a esta
travesía que tiene algo especial y diferente a todas las demás. Vídeo grabado y
editado con mucho cariño por David Sánchez Carretero participante número
4094.Hauek dira beraien denborak eta sailkapen orokorreko eta beraien kategoriako sailkapenak:
IGERILARIA DENBORA SAILKAPEN KATEGORIKO
OROKORRA SAILKAPENA
Txomin Mujika 43:43 92 45
Aitor Huizi 45:10 129 62
Julen Sarasua 46:01 159 72
Kepa Sañudo 46:48 181 79
Janire Ezeiza 49:48 284 51
Janire Caballero 57:05 682 88
No hay comentarios:
Publicar un comentario