viernes, 7 de septiembre de 2012

ZUAZARA IRTEERA



Urteroko ohiturari jarraituz, aurtengo denboraldi hasieran, taldeko igerilariak Zuazako irlan egon dira. Bertan, arrauna, piraguismoa, pedaloak eta windsurfa egiteko aukera izan dute.


                
Irteera hau, taldekide guztiak ezagutzeko eta beraien artean harremana sortu eta sendotzeko egiten da, urtean zehar entrenamendu ordutegi ezberdinak dituztenez, ez bait dira ikusiko.






Gure taldeaz gain, Lasarteko Buruntzaldea taldea ere han izan zen, gurekin batera, bi taldeen arteko igerilarien arteko harremana sortzeko asmotan, urtean zehar hainbat eta hainbat txapelketetan elkar ikusiko bait gara eta.

Bertako ekintzez gain, denbora libretan, bi taldeak elkartu eta hainbat jolas egin genituen. Horietako bat “pala-beisbol” izan zen. Bi taldetako igerilariak nahastuz, giro polita sortu zuten beraien artean, irabazlea zein izango zen jakiteko.







 Jakinda galtzaileak eskurik gabe afaldu behar zuela, gogotsu ikusi genituen partaideak.



Gauetan ere gau-belak egin genituen, jolas batzuekin, eta ondoren, Asentsioren ermitara joan ginen, Zuazako benetako historia kontatzeko, eta batek baino gehiagok beldurra ere sumatu zuen oso gertu……



















Irteerako argazkiak ikusteko klikatu ondorengo linkean: ZUAZA 2012 ARGAZKIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario