domingo, 6 de enero de 2013

HERNANIKO SARIA. EMAITZAK







Pasa den abenduaren 22an, Hernaniko igerilekuan ospatu zen HERNANIKO XVI. SARIA. Bertan Gipuzkoatik etorritako 8 taldek parte hartu zuten, eta giro bikaina egon zen hernaniko igerilekuan.

Txapelketan parte hartu zuten taldeak: Buruntzaldea, Tolosaldea, Ordizia, Zarautz, Fortuna, Bergara, Atletico SS eta Hernani K.E. izan ziren. Guztira 180 igerilarik parte hartu zuten, eta urtetik urtera igerilari gehiagok parte hartzen dute gure trofeoan.

Emaitzei dagokionez, hainbat marka pretsonal eta taldeko errekor berri egin ziren. Taldeka, erreleboetan, neskak 4. postua lortu zuten, Fortuna, Buruntzaldea eta Zarautz taldeen atzetik. Errelebo talde hau gazteez osatuta egon zen, beraz etorkizunean hobetzeko aukera handiak dituzte. Mutiletan berriz; 3. postua lortu zuten, Buruntzaldea eta Fortuna taldeen atzetik.

Lan politta egin zuten eta igerilariak zoriontzea besterik ez daukagu!! baita ere, eskerrak eman nahi diegu herriko igerilariak ikustera eta animatzera etorri zinaten guztiei!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario