viernes, 25 de enero de 2013
WUKROren alde lasterka
Angel Olaran hernaniar misiolaria urteetan zehar Etiopiako WUKRO hirian aurrera eramaten ari den proiektuari laguntzeko, Xabier Salillas herriko ultrafondoko lasterkaria ekimen berezi bat egiten ari da egun hauetan.
Antziolako atletismoko pista oinarritzat hartuz, egunero 100km lasterka ari da burutzen, zazpi egunetan zehar, jarraian. Ekimenaren xedea, berarekin batera korri egin eta Wukroko proiektua diruz laguntzea da.
Atzokoan, ostegunean, igeriketa taldeko nagusienak egon ziren berrekin korrika, eguneko azken kilometroak Xabirekin eginaz.
Animatu zatez zu ere Wukroren alde laster egitera!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario