miércoles, 6 de abril de 2016

KZL 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia

Datorren larunbatean, apirilak 9, Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dira KZL ligako 4. jardunaldia eta Alebinen ligako 6. jardunaldia, arratsaldez.



Aste Santuko oporraldia eta gero, txapelketen azkeneko txanpari ekingo diete taldeko txikienek. Oraingoan ere, Tolosako Usabal kiroldegian izango dute zita. Bertan, benjamin B-k 200m. libre, 100m. lau estiloak eta 400m. libre frogak izango dituzte; eta alebinek berriz 200m. lau estiloak, 1500m. libre mutilak eta 800m. libre neskak izango dituzte igeri egiteko frogak.

Txapelketa arratsaldez izango da, eta ordutegiak jakin bezain laister, jakinaraziko dizkizuegu.


KZL ligako 4. jardunaldiko serieak HEMEN ikus ditzazkezue.

Alebinen ligako 6. jardunaldiko serieak HEMEN ikus ditzazkezue.


ANIMO EKIPO!!!  BULTZA HERNANI!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario