miércoles, 6 de abril de 2016

SALOUKO EGONALDIA



Pasa den Pazko astean, martxoak 28tik apirilaren 3ra, taldeko igerilari nagusienak, hau da, infantilak eta juniorrak, Saloun egin dute egonaldia, bertan, neguko denboraldiko nekeak errekuperatu,  entrenamenduak burutu eta oporraldiak gozatzeko asmoarekin.








Entrenamenduak, Salouko igerileko munizipalean burutu zituzten. Igerileku honek udaran sabaia irekitzeko sistema dauka, eta eginda dagoen materialarengatik, bero handia egiten zuen barruan. Hau, igerilariek nabaritu zuten, eta hasieran kosta egin zitzaien baldintza hauetara ohitzea. 












Bertan burututako entrenamenduak onak izan ziren, ea denboraldiko azken txanpa honetan nabaritzen diren!!






Igerilekuan, bertako igeriketa taldea ezagutu genuen, Club Natació Salou, oso jatorrak denak, eta espero dugu etorkizunean, berriro elkar ikusiko dugula!! Mila esker Hugo, Sandra eta Vane denagatik!!



Ondo pasatzeko aukera ere izan zuten, ostiralean Port Aventurara joan ziren eta. Bertan emozioak askatu, adrenalina pixkat askatu eta gozatzeko aukera izan zuten. Egun neketsua benetan...


Eguraldia lagun izan zuten, eta hondartzaz gozatzeko aukera ere izan zuten, ez da dena entrenamendua izango eta!!!


Igande eguerdian etxerako autobusa hartu eta 7 ordu ta erdiko bidaiaren ondoren etxera iritsi ginen, nekatuta baina asko gozatu genuenaren sentsazioarekin.

Aste hontan jada berriro ere jo ta su ari dira gure igerilariak, udarako denboraldian ahalik eta onena eman eta nork bere helburuak lortzeko bidean, Animo Ekipo!!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario