domingo, 27 de octubre de 2019

Lasarteko lehiaketa

Lasarteko Neguko Liga Lehiaketa
2019-10-26


Gure igerilari helduenek ere izan zuten beraien neurrirako lehiaketa.

Lasartera txintxo txintxo iritsi ziren eta 15:00etan beroketak egiten hasiak ziren uretan.

Lehiaketan bertan nahikoa nekatuko ez ziren ustetan :) …..

Denon jakinekoa da persona berdinak BI LEKUETAN batera EZIN DUELA EGON eta bertara Delegatua bidali behar izan zuen Hernani Igeriketa taldeak.

Eskerrik asko bikain zure ardurak aurrera ateratzearren UXUE GARMENDIA...nahikoa lan bait zenuen bestela ere zure serietan igeri egitearekin…...

Igerilari heldu hauek normalean beraien kontu ibiltzen ohituak daude eta lan gutxi ematen dute; urteen esperientziarekin kontrolpean izaten dute non jarri behar duten, noiz tokatzen zaien, dena kontrolpean izaten duten arren…….batzuetan argazkiak egitea ahazten zaie :)

...bai, bai...lehiatu eta elkarri irudiak ateratzeko astia ere izaten dute! … ahazten ez zaienean.

Ulertu behar dugu beraiek ere urte asko daramazkiten arren URDURI ERE JARTZEN DIRELA

Oso ongi ibili ziren denak. Bakarren batek Markaren bat hautsi eta guzti egin zuen.

Besteren bat deskalifikatu egin zuten……….eta bere taldekideen babesa jaso zuen.
Horrelakoetan ikasteko balio izaten die une hortako dezepzioak. 

Edozein kasutan hemen iruditxoren bat (jatorria aipatuaz, ez bait dira Hernani Igeriketa Taldeko jabetzakoak)

https://es-la.facebook.com/KHPFoto/

IRUDIEN GAINEAN KLIKATUTA HANDIAGOAK IKUS DAITEZKE















..eta Junek bere historiatik baimena emandakoak:



GURE IGERILARIAK:

Federatuak:

Uxue 50 Bular, 100 Libre
June 100 Tximeleta, 50 Bizkar

Infantilak:

Xabier 200 Bizkar, 50 Bizkar
Intza  50 Bular, 100 Libre
Aitana 50 Bular, 100 Libre
Inge 100 Libre, 50 Bizkar

Aupa zuek


Berandu bada ere eskerrik asko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario