lunes, 11 de noviembre de 2019

Ordiziako lehiaketa


Ordiziko Neguko Liga Lehiaketa
2019-10-26


Euria besterik ez larunbatean; piszinak igerileku kanpoan eta barnean zeuden; zorionez igerilariei kiroldegiko barukoetan lehiatzea tokatu zitzaien.

IRUDIEN GAINEAN KLIKATUTA HANDIAGOAK IKUS DAITEZKE



15:00etan igerilariak uretan ziren jada beroketak egiten entrenatzailearen begiradapean.




Uxue eta June faltan bota genituen baino azkenean ezin izan ziren etorri.

Harmailetan lekutxo bat topatzeko hilaran egon ziren gurasoak zutik ordu bete luzez azkenik 15:55etan ateak ireki zizkieten arte. 

Batek baino gehiagok pentsatzen zuen gurasoak ahaztuta lehiaketa hasiko zela!

Oso lehiaketa luzea izan zen. Federatuak, eskolarrak eta Konportak parte hartzen bait zuten.

Lehiaketaren martxa ohi bezala joan zen.

Oso ongi ibili ziren denak. Gure taldeko batek baino gehiagok markaren bat hautsi zuen oraingoan ere.


...besteren bat deskalifikatu egin zuten…

Baino denak oso gustora eta beraien onena ematera atera ziren.

JARRAIAN IRUDIAK
(ez dira oso onak, Kiroldegia nahiko itxia eta iluna bait da)

Ikusi ezazue zeinen garrantzitsua den TALDEA lehiaketan egotea eta TALDEKIDEAK igerilaria ANIMATZEA. Uretan dagoenarentzat askotan hori bait da momentu hortan ez uzteko eta aurrera jarraitzeko bere pizgarri bakarra gehienetan froga horren luzeetan.



Ongi ere pasatzen dute denek; ez pentsa!.
























 



 















GURE IGERILARIAK:

Federatuak

Xabier
Intza

Eskolarrak

Aitana
Inge


Aupa zuek




Eskerrik asko.








No hay comentarios:

Publicar un comentario