domingo, 17 de noviembre de 2019

Andoaingo Alebin lehiaketa


Alebin lehiaketa
2019-11-16


Aurreko Benjamin lehiaketaren jarraian hasi zen hau.

Gure entrenatzaile/argazkilariak kokoteraino bukatuko zuen larunbatean seguru :)

Mila esker Jon Ander.

Batzuek dena nahi dugu; argazkiak onak, entrenoa ona, lehiaketa bikaina, je,je.....



Hernaniko Alebinak 17:30etarako uretan ziren beroketak egiten.  

Lehiaketa hasterako ilundu zuen egunak...kiroldegiko harmailak kristala izatean nahiko "HANDICAP" ez balitz gainera argitasun gutxiago :( ... baaaaaleeee... batzuk beti gauza bera pentsatzen... irudi mundialak nahi ditugula!

Zer egingo zaio ba!

Pena da ere Andoaingo igerilekuko diseinua dela eta lehiaketek ez dutela bertakotasun izpirik.

Telebistan ikusiko bagenu baino hotzagoak dira. Ez da igerilekuko hotsik entzuten, ez da irteeratako pitidorik aditzen, igerilariei txalo egiten zaie harmaila exkaxetatik baino ez zaizkie kristala bitartez begiraleen animoak iristen.

Edozein kasutan lehiaketak aurrera egin zuen.

IRUDIEN GAINEAN KLIKATUTA HANDIAGOAK IKUS DAITEZKE


Azkenean Onintzak ezin izan zuen etorri eta farre batzuk egiteko faltan somatu genuen.

Igerilari hauek dagoeneko esperiantziadunak dira eta oso ongi moldatzen dira lehiaketetan.

Baten batek egunen batean entrenatzaileari lana ere kenduko dio...




Lehiaketa puntual hasi zen. Hemen irudi batzuk.

ZER ESANIK EZ:  Gurasoek ere irudiak ateratzen dituzuenean kriston mesedea egiten diguzue.
Guri helarazi eta kroniketan denak batera izateko gehituko ditugu.

Igerilariek ere inoiz lehiaketa batean ikusiko ez genituzken elkarren arteko irudiak izaten dituzte. Konpartitu gurekin!; horientzat ere lekua badugu.














Gogoratu!; argazkiak badituzue eta hemen gehitzea nahi baduzue; gure posta elektronikora bidali!


Instagrameko kontu bat dugu bertatik informaturik egotea nahiago baduzu:
Linka azaleko orrian ere baduzue bertan klikatu ahal izateko



GURE IGERILARIAK

Andutz Zabala 200m Bizkar, 100m Libre
Garazi Otaño 100m Libre
Lide Irazu 100m Libre

Aupa zuek




Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario