domingo, 17 de noviembre de 2019

Andoaingo Benjamin lehiaketa

Benjamin Lehiaketa
2019-11-16


Euria gaurkoan ere. 14:30etan elkartu ziren igerilekuan beroketak hasteko.

Oraingoan Hernaniko benjaminak lehen aldiz parte hartzen zuten igeriketa lehiaketa batean eta beraien senide zaharrenen babesa jaso zuten lehiaketa osoan; gainera entrenatzaileari lagundu ere egin zioten.

IRUDIEN GAINEAN KLIKATUTA HANDIAGOAK IKUS DAITEZKE






Urduri zeuden biak eta azken momentuko galderak sortu zitzaizkien; noiz salto egin, nola jarri betaurrekoak saltoan ez erortzeko, noiz biratu.....baino biek PRIMERAN EGIN ZUTEN. Entrenatzailearen lana hortan datza; babesa eskaintzea eta igerali denek izaten dute konplizitate puntu ikaragarria gure Jonanekin.





...azken uneko konplizidadea...




...laguntzailea eta entrenatzailea ados daudenean ongi funtzionatzen dugu :) ... hortik edo handik? ... zer esan didate? ....



Kiroldegia berria bai, baino ez dakit zeini okurritu zitzaion diseinu hori!; guraso guztien kexa berdina: ZERTARA DATOR KRISTAL HAU???

Txororen bat (ez dugu izenik esango) ibili zen kristalak garbitzen!

Hala ere kristal bitartez ateratako irudiak dira eta ez dira oso onak.

Lehiaketa puntual puntual hasi zen 15:30etan.


Hemen lehiaketako azken irudiak:


















Eskerrik asko gure beste igerilariei (Lide eta Inge) animatzera joateagatik.


Igerilariek egin zituzten frogak:

Saioa Irazu 50mt libre
Unax Zabala 100mt libre

Aupa zuek




Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario